25/3/12

Hizlari perfektuaren dekalogoa

-Denek ulertzeko moduko hiztegia erabili.
- Begiratu entzuleak.
- Izan zaitez zeu. Zaren modura agertu.
- Bolumena zaindu, denek entzun behar baitute esaten ari zarena.
- Ez hitz egin beti indar beraz, intentsitatea aldatu, horrela, entzuleak erneago izango dituzu.
- Monotonoa ez izateko intonazioa zaindu beharko duzu, horretarako, testua aurrez irakurtzea eta ulertzea beharrezkoa da. Testuari ematen diozun intonazioak eragina izango du entzulearengan.
- Erlaxatu, zure momentua da eta!

Entzule perfektuaren dekalogoa

- Hartu jarrera aktiboa, eta entzun interesez hizlari edo solaskideari.

- Begiratu begietara (ez beste inora, mesedez!)

- Izan objektiboa, jokatu errespetuz, eta ez aterik itxi besteen ideiei… open your mind!

- Ahalegindu hizlariaren ikuspuntua eta mezua ulertzen.

- Saiatu mezu nagusia antzematen.
- Keinuren batekin, ulertarazi jaso duzula mezua (buruaz baietz esanez, …) .

- Ez hizketan hasi hizlariak amaitu arte!
- Txalotu, hizlariak merezi du eta!

Euskararen ez-jatorria eta historia

Argudio testua idazteko jarraibide batzuk



Euskaljakintza:


http://euskaljakintza.blogsome.com/argudio-testua-idazten-1/

18/3/12

Testu antolatzaileak eta lotura-hitzak.

Testu antolatzaileak edo lotura-hitzak
Antolatzaileak testu barneko elementuak eta ideiak lotzen dituzten hitzak edo hitz multzoak dira. Ahoz zein idatziz erabili daitezke eta koherentzia ematen diote testuari. Testu honen bidez, lotura-hitzen erabilera egokiak ezagutuko ditugu geure testu propioak eratzerakoan erabili ahal izateko.

Lehenik eta behin, mota askotako testu antolatzaileak ditugula esan beharra dago, testuko ideiak antolatzeko orduan betetzen duten funtzioaren arabera sailka ditzakegunak.

Hasteko, denbora adierazten duten lotura-hitzei buruz arituko gara. Hitz hauek denbora aldaketa adierazten dute, lehen gertatutakoa, gertatzen ari dena ala gertatuko dena adierazten dute, adibidez: lehenik ondoren, azkenik, gero, bitartean, etab. Ordena adierazteko ere erabiliak dira: lehenik, azkenik, etab.

Bigarrenik, espazioa adierazten duten lotura-hitzak ditugu. Hauek, badakigunez, lekutasuna adierazten dute, ideien zein gauzen lekutasuna: goian, ondoan, atzeko aldean, han, hemen, hor, haratago, barruan, alde batetik, bestetik, eskuinean, ezkerrean, etab.

Era berean, kontrako ideiak edo kontrastea adierazi nahi dugunean kontrajartzea adierazten duten antolatzaileak erabili ohi ditugu: baina, aitzitik, haatik, aldiz, bestalde, baina, baizik (eta), berriz, benetan, hala ere, honen aurka, izan ere, etab.


Hurren, kausa-ondorioa adierazten duten lotura-hitzak ditugu, arrazoiak, kausak edo ondorioak adierazteko erabiltzen ditugunak: beraz, bait-, hortaz, horregatik, -(e)la bide, -(e)la kausa, -(e)la medio, -(t)zeagatik, etab.

Azkenik, beste nolako funtzioak betetzen dituzten antolatzaileak ikusiko ditugu, hala nola, bukaera adierazten dutenak: laburbilduz, amaitzeko, azkenik; adibideak edo argibideak adierazteko erabiliak direnak: adibidez, esaterako, bestela esanda.


ARIKETA I

Bilatu testu honetako antolatzaileak.