1/4/12

Ebaluazio orria ("A zelako sustoa!")

Talde-lanen / lan-taldeen ebaluazio orria

Lan-taldea: izen-abizenak.












1.       Taldean gustura egin duzue lan?

2.       Denek hartu al duzue parte?

3.       Zuk parte hartu al duzu?

4.       Era kooperatiboan egin duzue lana?

5.       Gustura sentitu al zara taldean?

6.       Errespetuz egin duzue lan?

7.       Elkarri entzun diozue?

Testua aztertzen... ("A zelako sustoa!")


2. Testua aztertzen …


1.       Hasiera, korapiloa eta bukaera marka itzazu testuan.













2.       Zer azaltzen da horietako bakoitzean?

                       hasiera                      
korapiloa
bukaera














3.       Ba al dago narratzailerik narrazio honetan? Non?



4.       Zeintzuk dira ipuin honetako pertsonaiak?



5.       Pertsonaia guztien deskribapena egiten al da? Zenbatetan deskribatzen da pertsonaia bakoitza?



6.       Zenbat egunetan gertatzen dira narrazioko ekintzak?




7.       Zein da ipuin honen gai nagusia?




8.       Zein eragin sortu nahi izan du idazleak irakurlearengan? Azaldu zure erantzunaren zergatia.





9.       Egin testu honetan azaltzen diren  antolatzaileen zerrenda.



Denbora adierazten duten antolatzaileak

Lekutasuna adierazten duten antolatzaileak
Hasiera adierazten duten antolatzaileak

-          Azkenik
-          Han
-          Gizona mundura baino lehen …



10.    Hitzik ezagutzen ez baduzu, bilatu hiztegian eta euren esanahia apuntatu.



11.    Beldurgarria iruditu al zaizu testua? Zergatik?



12.    Uste al duzu misterioa ondo gorde duela bukaerara arte? Non ikus dezakegu?



13.    Zeure ustez azpimarragarriak diren hiru esaldi (formagatik, edukiagatik, ulertzen ez duzulako, etab.). Azaldu zeure taldekideei zergatik azpimarratu dituzun.



14.    Zeintzuk izaten dira misterio edo beldurrezko narrazioetan kontatzen diren istorioak edo gaiak?




Narrazio Testua ("A zelako sustoa!")

1.   Testua

Irakurri arretaz ondoko testua. Ondoren, bete ezazu Testua aztertzen … fitxa.

HILERRIAREN ATEAN

Egilea: Iñaki Mendizabal

Bazen kostaldeko herri txiki batean mutil gazte bat. Asteburuetan, hainbat gaztek egiten zuten bezala, dantzalekuetan aurkitzen zuen dibertsioa, eta noizean behin konpainia goxoren bat ere bai.
Honela, igande arrats batean, neskatila polit eta eder bat aurkitu zuen herriko dantzalekuan. Haren ile gorriak musikarekin batean mugitzen ziren, harmoniaz. Hain zen erakargarria! Soinean zuen gona zuriak kontraste polita egiten zuen haren begi beltz eztitsu haiekin. Mutila, neskari begira egon zen arratsalde osoan. Lelotuta zeukan haren edertasunak; baina, zirudienez, bera zen ohartutako mutil bakarra, besteek ez bait zioten kasurik egiten. Neskatila ere konturatu zen eta izukor hurreratu zitzaion:
- Zergatik zaude arratsalde osoan niri begira? Zer uste zenuen, ba, ez naizela konturatu?
- Oso polita zara eta ez dut bekaturik egin zuri begira egonaz.
Eta era honetan maitemindu ziren bata bestearentzat. Mutilarentzat bere bizitzako egunik zoragarriena izan zen; dantza ugari egin zuten elkarrekin eta gero, gauean, paseatzera joan ziren. Haize hotzaren eraginez neskatila dardarka zegoen eta mutilak bere jaka utzi zion. Nork esango zuen orduan patuak gazte haren ilusioak kolpe siku batez desegingo zituela. Baina ez dut gertakizunik aurreratu nahi. Arratsalde maitagarri hura Nerearekin iragan ondoren -horrela zuen izena neskatilak- gauean, autoz maitearen etxeko atera arte lagundu zion gure amoratuak. Bertan musu goxo bat eman eta hurrengo asteburu-arte agurtu zuen. Baina, bat-batean etxeko bidean bere jaka falta zuela ohartu zen. Orduan gogoratu zen neskari utzi ziola haizeari gogor egiteko. Eta asko poztu zen, Nerea berriz ikusteko aitzakia on bat bazuelako.
Biharamunean, prestu abiatu zen gure mutila neskatilaren etxerantz. Heldu zenean, atariko txirrina jo zuen eta berrogeiren bat urteko emakume bat etorri zitzaion:
- Zer nahi duzu gazte?
- Barkatu, baina... Nerea etxean al dago?
Lipar batez, emakumearen begiak dardarka hasi ziren. Aurpegia erabat zurbil zeukan eta oso urduri zirudien. Bat-batean, andrearen ezpain mamitsuak ireki ziren esanez:
- Baina, zer diozu? Nik ez dut alabarik!
- Nola? Ez al da hemen bizi Nerea?
- Ez. Nerea orain dela urte bete hil zen.
- Baina, nik atzo berarekin hitz egin nuen eta etxe honen atarira arte lagundu nion eta.
- Ez, gazte! Mesedez, utz nazazu bakean; Nerea hil zela diotsut.
- Nik... Baina...
Gazteak ez zekien zer egin emakumearen hitz haiek entzunda. Amets goxo bat besterik ez ote zen izan, ba? Ez. Nerea ezagutu eta berarekin hitz egin zuela seguru zegoen, baina hain zen arraroa dena! Gauza bat tinko zeukan behintzat: Nereak jaka eraman zuela. Emakumearen hitzei erantzuteko bide bat bakarrik ikusten zuen:
- Andrea, badakit zuri hau gustu txarreko txantxa bat iruditzen zaizula, baina sinetsi egin behar didazu: ni Nerearekin egon nintzen atzo!
Emakumea negarrez hasi zen. Ez zegoen zalantzarik, hark egia zioen!
- Nik ez dizut min gehiagorik egin nahi, andrea, baina... Zure alabaren argazkia ikusi behar dut, bestela erotu egingo naiz -esan zion mutilak-.
Andre penatuak bere malkoak sikatu eta mutilaren etxe barrura sartzeko keinua egin zion. Jantokia igaro eta gela ilun eta hotz batean sartu ziren. Bertan ohe orlegi bat zegoen eta parean, ohearen atzeko aldean, koadro txiki batean, dragoi beltz bat itzalpean, izututa. Gau-mahaitxo bat ere bazegoen eta gainean argazki bi, lehenengoan erle polit bat ageri zelarik eta bestean bere ametsetako neskatila. Mutil gaztea argazkiari begira geratu zen eta ezin zuen ia sinetsi Zeharo nahasturik zegoen. Baina eta jaka?
- Andrea, barkatu berriz, baina nik agian amestutako neskatila horri jaka bat utzi nion. Ez zenuen zuk etxean jaka berririk aurkituko, ezta?
- Baina, noiz arte torturatu behar nauzu? Ezetz diotsut! Nire alaba hilik dago!
- Jakin al dezaket nola? -galdetu zion gazteak-.
- Alboko herrian dagoen dantzaleku berritik etxerakoan hil zen kotxe-istripuz.
Mutila arras nahastuta zegoen eta ja ez zen gauza errealitatea ilusiotik bereizteko, Azkenik, etxe hura utzita, zuzenean herriko hilerrirantz abiatu zen. Mendi-tontor baten gainean zegoen eta ez zen toki erosoa, ezta gutxiagorik ere. Poliki-poliki, beldurrez, hilarritik hilarrira, izenak irakurri zituen eta bat-batean bere jaka ikusi zuen. Hilarri batetik esekita zegoen. Gazteak, jaka kendu zuenean, honako hau irakurri zuen:

   Nerea Uriarte Palza - (1967-1989)- G.B.

Galdera bat egin zion bere buruari mutil unatuak: zeruan... agian, baina... hilik?

Iturria: ikasbil.net

Zein da zure izenaren esanahia/jatorria?

Klikatu ondoko estekan eta zure izenaren esanahia eta jatorria ezagutuko dituzu:

http://www.euskaltzaindia.net/eoda/index.php?option=com_eoda&Itemid=469&lang=eu&view=izenak

Aholkuak euskara ikasleentzat

25/3/12

Hizlari perfektuaren dekalogoa

-Denek ulertzeko moduko hiztegia erabili.
- Begiratu entzuleak.
- Izan zaitez zeu. Zaren modura agertu.
- Bolumena zaindu, denek entzun behar baitute esaten ari zarena.
- Ez hitz egin beti indar beraz, intentsitatea aldatu, horrela, entzuleak erneago izango dituzu.
- Monotonoa ez izateko intonazioa zaindu beharko duzu, horretarako, testua aurrez irakurtzea eta ulertzea beharrezkoa da. Testuari ematen diozun intonazioak eragina izango du entzulearengan.
- Erlaxatu, zure momentua da eta!